Bilbo eta Cork, Aer Lingusek lotuta

Bilboko Aireportuko Ibilbide Garapen Batzordeak jakinarazi duenez, 2025eko udako denboraldian Aer Lingus konpainiak Bilbo eta Cork hiri irlandarra lotuko ditu. Ibilbideak hiru maiztasun izango ditu astean (asteazkena, ostirala eta igandea) eta apiriletik urrira izango da, udako ia denboraldi osoan. A320 hegazkinekin operatuko dute, 174 eserleku edukiera baitute.
Cork Irlandako bigarren hiri jendetsuena da, Dublinen atzetik, eta uharteko hirugarrena Belfasten atzetik.
Ibilbide Batzordeari buruz
Aireportuko Ibilbide batzordea airelineen eta Euskadiko administrazioen arteko solaskidea da, airelinea horiek hazten edo ezartzen laguntzeko. Bizkaiko Foru Aldundiko Garraioak, Mugikortasuna eta Turismoa Sustatzeko Sailak gidatuta, Eusko Jaurlaritza – Merkataritza eta Kontsumo Sailaren bitartez -, Bilboko Udala, Aena, Bilbao Air eta Bilboko Merkataritza Ganbera osatzen dute.