Ivan Grande: “Aireportuaren edukiera espero den bidaiari-fluxura egokitu behar da”

“Bilboko aireportuak badu oraindik hazteko tartea. Jendeak bere lehentasunen artean hegan egitea du, oporretan irtetea, eta zenbakiak oso onak dira “, adierazi du Iván Grande aerodromo bizkaitarreko zuzendariak Radio Euskadiko Boulevard saioan astearte honetan egin dioten elkarrizketan.
Alde horretatik, Bilboko aireportuak erronka bat du aurrean: “espero den bidaiari-fluxura egokitzea”. “Handinahiak izan behar dugu”, dio Ivan Grandek, Bizkaiko terminala zabaltzeari begira.
Elkarrizketan zehar, Ivan Grandek ere agerian utzi du “beti daudela parrillan ibilbide berriak eta laster batzuk ezagutuko ditugu, seguru”.
» Entzun hemen Ivan Granderi Radio Euskadin egindako elkarrizketa osoa «